Harri eta herri
Aresti, Gabriel
Kokapena azokan: Artekale 047
Urtea: 2025
Euskarria: Audioliburua
Deskripzioa
Poesia Ttanttak
Gabriel Aresti Segurola (Bilbao,1933) euskal idazle eta poeta handienetakoa da. Urriaren 14arekin jaio zen idazle bizkaitarra, zendu berriz 1975 ekainaren 5ean Bilbon bertan eta bost hamarkada bete dira 2025ean. XX. mendeko euskal literaturaren berrikuntzan garrantzia handiko ekarpena egin zuen Arestik, Jose Luis Txillardegi eta Ramon Saizarbitoriarekin batera; bai formaren, bai edukien aldetik ere. 1960ko hamarkadan, Euskal Herriak Francoren diktadurapean bizi zuen egoerari aurre eginez, poesia sozial eta kritikoa egin zuen garaiko joerari jarraituz. Gurasoak baserritar jatorrikoak ziren arren “euskaldun galduak" izan ziren eta Gabriel, hamabi urterekin hasi zen euskalduntzen. 1954an, hogeitabat urte zituela, argitaratu zituen aurreneko poemak eta handik hamar urtera, bere lanik esanguratsuena, ”Harri eta Herri” (1965, Itxaropena), GUAUk audioliburu gisa eskaintzen dizuna “Poesia ttanttak” sailaren barruan.
GUAU ( eitb )





