Xabi Solano Maiza : Inpernuko
Solano Maiza, Xabi
Diskoetxea: Elkar
Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
20 €
Urtea: 2025
ISBN: 8436007089113
Euskarria: LP
Deskripzioa
Otsailaren 1ean Bilbao Arenan sekulako kontzertua eskainiz, Esne Beltzak, lagunez inguratuta, agur esan zion 18 urteko ibilbideari. Baina Xabi Solano ez da horregatik oholtzetatik jaitsi. Izan ere, buru-belarri dabil Fermin Muguruzaren 40. urteurrenaren nazioarteko biran. Eta, hala ere, binilo zoragarri hau osatzeko tartea aurkitu du. Binilo honek Xabiren ibilbideko puntako uneak barnebiltzen ditu, hala nola, “Esne Zopak”, Esne Beltzaren “Gora” eta “Bi”, edo bakarka grabatu zuen “Ereñotzu” diskoetatik berreskuratutako piezak. Gainera, argitaratu gabeko bi gehitu ditu: “Zirrara konpartitu bat” eta “Dantza zati bat”. Azken pieza hori Jon Maiaren “Gazta zati bat” dokumentalerako sortu zuen Xabik.





