Dendako bilatzaile aurreratua

Petti & Etxeko Uzta : XX ta bortz urte zuzenean

Petti & Etxeko uzta

Diskoetxea: Elkar

Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068

15 €


Urtea: 2025
ISBN: 8436007089335
Euskarria: CD
Deskripzioa
26 urte bete dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: “Amets bat”. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen. 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak… Eszenatokia bakarka ere aise betetzeko gai den arren, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da: Joseba Irazoki, aurkezpenik ere ez du behar… (gitarra), Ruben Caballero (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Eskarmetu handiko musikariak! Hain zuzen, haiekin batera kontzertu berezi batzuk eman ditu bere ibilbideko kantu indartsu eta elektrikoenak grabatzeko asmoz. Lan-talde tekniko handia ibili da: Victor Sanchez (zuzeneko grabaketako teknikaria, eta estudioan kantuak nahastu eta masterizatu dituena), J.A. Areta Gonñi -Juxe- (argazkiak), Ander Merino (bideo grabaketetan), Ana Galarraga (koordinatzailea)… baita kolaboratzaileak ere: Estitxu Pinatxo eta Janus Lester (koroak zuzenekoetan). Musikaren zirrara eta ahots baten dardara zure gorputz barrenera, zuzen-zuzenean, azken 25 urteko ibilbidea zuzeneko grabaketa hauetan islatu nahi dugu. Pettiren ahotsaren indarra eta bandaren boterea. Hiru kontzertu grabatu ditugu (Ataun, Bera, Hondaribia). Martxoan estudioan entzunaldiak antolatu genituen eta Hondarribian grabatutakoa izan da argitaratzeko hautatu duguna. Martxoan bertan edizioekin eta nahasketetin hasi ginen eta orain, hemen horren emaitza duzue. Ospakizun elektriko eta indartsu, Pettiren ibilbideko kantu rokeroenak zuzenean! 

Antzeko produktua

Oraina eskuetan
Musika

12€

Ikusi
Musika

5€

Agur
Musika

15€

Iluna argitu
Musika

5€

Udako aferak
Musika

10€