Dendako bilatzaile aurreratua

Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.)

Elexpuru Arregi, Juan Martín

Argitaletxea: Elkar

Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068

21 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1360-471-8
Bilduma: Lekuko
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Erromatar inperioaren gainbeheratik Nafarroako Erresumaren hasierara-edo, euskararen baitan hainbat aldaketa gertatu omen ziren, hizkuntzaren historian giltzarri izan direnak: Euskalduntze Berantiarra deritzana (euskara Akitaniatik ekarri omen zutela lehenik Nafarroara eta gero mendebaldeko herrialdeetara), -a artikuluaren agerpena, Euskara Batu Zaharra deitu ohi dena eta euskalki modernoen sorrera. Gai horietako bakoitzean dauden hipotesiak azaldu eta haien aldeko eta kontrako argudioak biltzen ditu Elexpuruk, bere iritzia ezkutatu gabe baina frogetan oinarrituz betiere. 

Antzeko produktua