Dendako bilatzaile aurreratua

Urte urdin ihesak

Olaizola Lazkano, Jesús Mª "Txiliku"

Argitaletxea: Elkar

Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068

17.5 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1360-449-7
Bilduma: Literatura
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, eta kalean honi eta hari begira jarriko dira, begiek sarri oraingo paisaia ez baina garai batekoa ikusten duten arren. Eta garai bateko kontuez solasean hasiko dira, orduko baserri eta tabernak, lan eta jolasak, ikarak eta ametsak... aspaldiko gertaera eta pasadizoez kontu-kontari. Nonahiko eta noiznahiko jakintza gaietan jantzia den Txilikuk bere geografia hurbilera eta memoria intimora jo du oraingoan, liburu pertsonal bezain unibertsala ontzeko, oroimenaren eta fikzioaren arteko jokoan, eleberiaren eta ipuin-bildumaren erdibide emankorrean, hitzaren magia darion literatur ariketa hunkigarri bezain harrigarrian.

Antzeko produktua