Ehun zaldi trostan
Urien Telletxe, Ainhoa
Argitaletxea: Elkar
Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
15.5 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1360-453-4
Bilduma: Literatura
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
A-8 autopistaren mutur batetik bestera bizi da kontakizun-sorta honetako protagonista, hiriaren eta baserriaren artean, bakoitzak bere nortasunaren alde bat elikatzen diola. Era askotako indarrek egiten dute talka bere baitan: habitat motek, harreman klase askotarikoek, erreferentzia kultural desberdinek… Irenegandik abiatu eta pertsonaia-gama ñabar bat zabaltzen da istorio hauetan zehar, denak ere txirikorda batean korapilatuak, ipuinetik eleberrira doan bide batean legez. Gutxitan bezalako hizkera zehatz eta aberatsez ondua da Ignacio Aldecoa beka irabazitako lan hau, kontatzen duen munduari guztiz doitua eta lotua.





