Hurrengo geltokia...
Laiseka, Alain
Argitaletxea: Metro Bilbao
Kokapena azokan: Goienkale 031-034
18 €
Urtea: 2025
ISBN: 9788409750825
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
1995eko azaroaren 11n, Bizkaiak bere kalerik handiena inauguratu zuen: metroa, lurpeko arteria bat, zeinetik egunero milaka pertsona ikusten baititugu bidaiatzen, milaka bizitza. Liburu hau bizitza horiek zeharkatzen dituen bidaia bat da, baina metroaren alde sakonak zeharkatzen dituen bidaia bat ere bai. Haren bazter ezezagunenak azaleratzeko aukera bat, ilustrazio dibertigarrien bitartez. Ezkututakoa azaltzen du: aginte-postu zentralizatua, tailerrak, gidatzeko simulagailua, trenetako ATP eta ATO sistemak, eta haren funtzionamendurako funtsezkoa izan arren egunero joan-etorriak egiten dituzten pertsonentzat ikusezina den guztia. Eta, aldiz, ikusi egiten duguna jasotzen du: puzzle moduko bat osatzen duten istorio horietako batzuk, hau da, 42 pieza dituen baina ezinbestean osatu gabe dagoen puzzle hori osatzen duten istorioak: 42 narrazio, Metro Bilbaoren 1. eta 2. lineek dituzten geltokien kopuru berbera. Kapitulu bakoitzean, geltoki bakoitzean, istorioak eta bitxikeriak gertatuko dira, eta bertan egunero egoten diren pertsonak ere azalduko dira. Argi dago, jakina, badaudela beste asko, egunero geltokietara sartzen eta hortik ateratzen direnak, guztiak interesgarriak, bitxiak, liluragarriak, beharrezkoak, dibertigarriak. hauxek dira horietako batzuk. Bidaiaz gozatu.

