Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa 1. Lehenaren historia: kolonialismoa eta nekropolitika

Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa 1. Lehenaren historia: kolonialismoa eta nekropolitika

Gabilondo Alberdi, Joseba

22€

  • Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Kokapena azokan: Barrenkale 019-021

Deskripzioa

Antropozenoak eragin duen mundu-krisi orokorraren ondorioz, filosofiaren egungo galderarik garrantzitsuenetako bat zera da: «nora goaz?». Liburu honek proposatzen duen erantzuna «apokalipsirantz goazela» da; ez du apokalipsia zentzu teleologiko edo eskatologiko batean proposatzen, ezta zentzu katrastofista batean ere. Aitzitik, kontzeptu filosofiko berri bezala proposatu nahi du: apokalipsiak «errebelazioa» esan nahi du eta, beraz, «modernitatearen errebelaziora goaz», hots, oraindik ere ulertu ez dugun gure «lehenaldiaren geroaldia» den errebelaziora.
Saio honek modernitateko filosofo garrantzitsuenetako batzuen lana aztertzen du: Moro, Spinoza, Kant, Hegel eta Marx. Mororen «Utopia»-tik (1516) Marxen «Kapital»-era (1867-) 350 pasa urte daude. Beraz, liburu honek aztertzen du europarrek modernitatea filosofiaren bidez nola eraiki duten eta mundu ez-europarrak modernitate horri nola erantzun dion 350 urte horietan. Hala, modernitate filosofikoak historia, politika eta subjektu propioak sortu eta zilegitu dituela azaltzen du lan honek; baina egundainoko historia moderno gehienek ez bezala, «Europa, zientzia, arrazoia, gizabanakoa, egia, humanismoa eta abar» modernitatearen erdigunean kokatu beharrean, bortizkeria inperialista-koloniala ezartzen du. Hala, modernitatearen diskurtsoaren erdian bortizkeriazko zartadura edo pitzatze ontologiko bat paratzen du saioak eta, beraz, arrazoi modernoa bortxazko arrakala bezala birdefinitzen du.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-1319-819-4
  • Bilduma: Filosofia seriea, 19
  • Euskarria: Papera
  • Sailkapena: Filosofia eta erlijioa