Ez Gaude Hemen
Esnaola, Garazi
25€
- Diskoetxea: Autoedizioa
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 021
Deskripzioa
Ez gaude hemen Garazi Esnaola lizartzar pianojolearen bakarkako lehen diskoa da. 15 urteko ibilbide oparoa du eszenan (Izaro, Janus Lester...), eta bederatzi abestiko lan honekin bakarkako bideari ekin dio. Pianoaren eta ahotsaren biluztasunetik abiatuta, soinu-geruza atmosferikoek eta isiluneek barne-bidaia liriko bat osatzen dute, egungo zarataren aurrean espazio berri bat topatu nahian.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: Biniloa
- Sailkapena: Kantautoreak