Ama baten oihua

Ama baten oihua

Tabasi, Sally / Berzosa, Bea

18€

  • Argitaletxea: Autoedizioa
  • Kokapena azokan: Artekale 066

Deskripzioa

Ama baten oihua Sally Tabasiren eta Bea Berzosaren arteko benetako elkarrizketetatik sortutako liburua da. Gazako Khan Younisetik eta Euskal Herritik, bi emakumeren ahotsak Mediterraneoaren bi ertzak lotzen ditu: ama baten egunerokoa, beldurra, galerak, erresistentzia eta seme-alabak babesteko borroka; eta beste aldean, entzuten, laguntzen eta ahots hori hemen entzunarazten saiatzen den emakume baten begirada.
Mezu, elkarrizketa eta bizipen errealen artean, Sallyren poemak ere tartekatzen dira, bere barruko ahotsa, mina, maitasuna eta erresistentzia beste modu batean adieraziz. Liburuak distantziak hautsi ezin izan duen lotura bat nola sortu den kontatzen du. Ez da soilik gerraz hitz egiten duen liburua: amatasunaz, duintasunaz, adiskidetasunaz eta itxaropenari eusteko beharraz ere hitz egiten du.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Literatura : Biografiak eta saiakera