Buscador avanzado de la tienda

Holaxe bizi da Xola

Atxaga, Bernardo

Editorial: Erein

22 €


Año: 2023
ISBN: 978-84-91098-78-2
Colección: Holaxe bizi da Xola, 6
Euskarria: Liburua
Descripción
Atxagak Xola txakurtxoaren bost abenturen bilduma dakar azal gogorrean. Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zirenak (Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito, Xola eta Ameriketako izeba, Xola eta lapurra) eta hemen berreskuratu direnak. Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu.
Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.
Mikel Valverdek Xolaren abentura hauek zorrotz eta goxo animatzen ditu komikiaren pareko ilustrazioekin.
IRUZKINAK«Xola karismaz eta ideia ausartez betetako izaki xarmagarria da, eta halakoxea da hari buruzko liburua ere» – www.thebookbag.co.uk –«Xola mundu modernoko heroi miresgarri bat da» – Eileen Battersby, Irish Times –«Aparta!» – The Guardian –«Guztiz xarmagarria» – Independent Children´s books of the Year –«Ilustrazio benetan ederrak eta hitz-jokoetan oinarrituriko umore zoragarria» – www.thebookwars.wordpress.com –«Nortasun handiko txakur txiki baten balentriei buruzko istorio bilduma xarmagarri, dibertigarri eta bizi-bizia» – Daniel Hahn, PEN Atlas Books of the Year –
SARIAKMarsh Award for Children’s Literature in Translation, 2014.
GAINERA… Xolaren liburu hau munduko 125 haur-liburu onenen artean sartu zuen Shogakukan argitaletxe japoniarrak 2022an. – www.atxaga.eus/news/1669906701 –

Productos similares