Buscador avanzado de la tienda

Quaderni del carcereren antologia I : materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia

Gramsci, Antonio

Editorial: Euskal Herriko Unibertsitatea

28 €


Año: 2023
ISBN: 978-84-1319-486-8
Colección: Limes
Euskarria: Liburua
Descripción
Antonio Gramsci (1891–1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako biurteko gorri iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak “Quaderni del carcere” (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean. Kartzelan idatzi zituen, baldintza kaskarretan; izan ere, liburu eta aldizkari gutxi zituen eskura, eta etengabeak ziren espetxe-agintarien konfiskatze-mehatxuak. Koadernootan, Italiaren historiari buruzko ikerketa zabal baten inguruabarrak eman zituen Gramscik, Europako eta munduko historiaren esparruan eta hainbatetan birformulatu eta egokitutako lan-planetatik abiaturik.

Productos similares