Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt, Pierre Vissler, J. Kristian Galtxetaburu : Gaztelondon zer berri (Pierra Topet Etxahun Barkoxe gogoan)
Etxekopar, Mixel / Dominika, Rekalt / Vissler, Pierre / Galtxetaburu, J. Kristian
Discográfica: Hebendik alkartea
12 €
Año: 2023
Euskarria: CD
Descripción
GAZTELONDON ZER BERRI
Kantu poesia musika errezitala
Etxahun Barkoxeren inguruan dabilen ikuskizuna
MIXEL ETXEKOPAR: Musika, kantua
DOMINIKA REKALT: testua, botza, musika
PIERRE VISSLER: Soinu grabaketak, musika
JEAN CHRISTIAN GALTXETABURU: Esku soinua, perkusioa
Iraupena: 75'
"Plazak xamar beltzez jaunsten ziren denboretaz ari gatzaizue
Mantalina beltzak begitarteak belauniko ezartzen zituzten denboretaz..."
Pierre topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz bistan da. Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan. Kantu ezagunak batzu (Urxapala, Munduan malerusik...) eta ez hain ezagunak (Montebideorat joaileak...). XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz. Trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahun poeta erromantikoa izan zen, eta bere garaikoa, bertsuak eta kantuak zuten garrantzi handiarekin jendartean.