Buscador avanzado de la tienda

Ahanzturaren leizea

Roca, Paco / Terrasa, Rodrigo

Editorial: Astiberri

Ubicación en la feria: Goienkale 023

25 €


Año: 2024
ISBN: 978-84-19670-77-9
Colección: Nobela grafikoa
Euskarria: Liburua
Descripción
1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen beste hamaika gizonekin batera Paternako (Valentzia) hilobiaren atzeko horman, eta hobi komun batean lurperatu zituen. Zazpi hamarkada beranduago eta iraganak kikildutako herri baten alde ilunetik ibilbide luzea egin eta gero, azkenean, haren gorpuzkiak lokalizatu eta berreskuratu ahal izan zituen Joséren alaba Pepicak; laurogei urteak beteak zituen ordurako, aita hil ziotenean, berriz, zortzi. Pepica Celdaren ahanzturaren kontrako borroka pertsonal horretan funtsezkoa izan zen Leoncio Badíaren, herriko hilerrian hobiratzaile jardutera kondenatu zuten errepublikano gaztearen, jarduna. Bizitzaren zentzuak eta unibertsoaren ordenak obsesionaturiko gizona zen Leoncio, eta hainbat urtez, ezkutuan eta bizitza arriskuan jarriz, gerrako errepresaliatuen alarguntsei lagundu zien haien gorpuzkiak identifikatzen eta ahalik eta modurik duinenean lurperatzen, hobiak lokalizatzen eta gorpuzkien artean mezuak ezkutatzen, sinesten baitzuen norbaitek, noizbait, handik aterako zituela.

Productos similares