Anitza, baikorra eta arrakastatsua. Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dira. Azoka borobila izan da, alderdi kuantitatibo eta kualitatiboan". Bost egun hauetan Landakon, gainontzeko guneetan eta Durango osoan egon den giro ona azpimarratu dute Azokako antolatzaileek: "Azoka beste behin ere euskal kulturaren plaza izan da. Sortzaile, ekoizle eta bisitariak elkartzeko gunea: proiektu berriak sortu, plazaratu edo erosteko plaza, hausnarketarako eta euskal kulturaz gozatzeko".

Gehiago irakurri...

Gaur Durangoko Azokako azken eguna izango da eta, azokazaleek jarduera ugari izango dituzte gune guztietan. Areto Nagusian, lau egunetako maratoia eta gero, patxadaz hasiko dute Azokako azken txanpa, yoga saio batekin, Maite Eizmendiren eskutik. Horren ostean hainbat aurkezpen antolatu dituzte: Euskal Udalekuen historia eta istorioak, 2019. urteko Loraldia, irakurketa errazeko Kalafate bilduma eta abar.

Gehiago irakurri...

- Egitaraurik zabalena izango du gaur Durangoko Azokak: "Soinujolearen Semea" eta "Muga deitzen da pausoa" pelikulen aurre-estreinaldiak Irudienean; mikroantzerkiak Szenatokian; Gatibu, Hesian, Nogen, Bad Sound, Txapelpunk eta Leihotikan (Ahotsenea zuz.), Idurre Eskisabel, Katixa Agirre, Unai Iturriaga (Ahotsenea sol.), Anestesia Plateruenan...

Gehiago irakurri...

- Durangoko Azokako zazpi guneak bor-bor egongo dira hirugarren egunean: Wikipedia Eguna, "Oreina" filmean oinarritutako hiru laburmetrai, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda, Iker Lauroba, Errementari, Modus Operandi...

Gehiago irakurri...

- "Etzi Portu Maritimoa" taldeak aurkeztu du. Talde horretako kide dira Xabier Landabidea Urresti, Galder Gonzalez Larrañaga, Beñat Irasuegi Ibarra, Ohiana Calparsoro Forcada, Yerai Gascón Sánchez, Unai Gorrotxategi Sabino, Gorka Salces Alcalde eta Eneko Olazabal Arruabarrena.

- Gerediaga Elkarteko ordezkariak pozik agertu dira Durangoko Azokaren lehenengo Sormen Bekak euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoaren liburua ahalbidetuko duelako.

Gehiago irakurri...

- Azokako lehenengo eguna ikaslez lepo egon ostean, Azokak egitarau potoloarekin hasiko du gaur bere bigarren eguna. Areto Nagusian hitzordu garrantzitsu bi egongo dira: Sormen Bekaren irabazlea nor izan den iragartzeko prentsaurrekoa eta Gogoetaren Plazako lehenengo saioa.

Gehiago irakurri...

Hona hemen 53. Durangoko Azokako kontzertu eta zuzeneko guztien zerrenda eta ordutegiak:

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokako 53. edizioa hasi DA! Goizeko 10:30ak heldu direnean ikasle uholde batek hasiera eman dio aurtengo edizioari. Bost eguneko kultur maratoia izango dugu aurretik: 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua, 247 erakusleiho, 439 nobedade (304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...).

Gehiago irakurri...

Nobedadez eta ekitaldiz josita helduko DA aurtengo Durangoko Azoka. Guztira, 439 produktu izango ditugu 247 stand ezberdinetan banatuta. Horrez gain, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira Azokako gune ezberdinetan.

Gehiago irakurri...

- BBK Fundazioaren stand berezi bat egongo da Landako Gunean, eta bisita gidatuak egingo dira gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleekin.

- Abenduaren 8an kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da Areto Nagusian. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Moiuak, Telmo Iruretak eta "Auritz, laino eder hori..." proiektuko bultzatzaileak.

Gehiago irakurri...

Abenduaren 5etik 9ra arte haur eta familientzako hamaika proposamen egongo dira Saguganbaran: aurkezpenak, ikuskizunak, tailerrak... Bost egunez, familiek egitarau potoloa izango dute txiki eta handien plazan.

Gehiago irakurri...

Nobedadez eta ekitaldiz josita dator 53. edizioa. Urtero legez, Landako bor-bor izango dugu, azken urtean euskal kulturak eman duen uzta oparoagaz. Landako Gunean 439 nobedade topatuko ditugu 247 stand ezberdinetan: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, haurrentzako ipuinak, poemak, biniloak, argazki-liburuak...

Gehiago irakurri...

- "DA! asko dira" lelopean, 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade egongo dira 53. edizioan: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...

- Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea abenduaren 6an jakinaraziko da. Irabazleak literaturarekin lotutako produktua aurkeztu beharko du hurrengo urteko azokan.

Gehiago irakurri...

Kabi@ gunean kultura digitala eta teknologia berriekin lotutako hamaika jarduera egongo dira abenduaren 5etik 9ra arte. Tailerrak, aurkezpenak, hitzaldiak... Azken egunerako, baina, ekitaldi berezia prestatu dute. Goizeko 11:00etatik aurrera, "Ni naiz!?" ekimen artistikoa prestatu du Uztaritze Betelu artistak. Margolaria ofizioz, Betelu batez ere eskultorea da, baina olerkigintza ere lantzen du: "Disziplina bakoitzak modu ezberdinean asetzen nau".

Gehiago irakurri...

Azken urteetan ugaritu dira Euskal Herrian antolatzen diren ikus-entzunezko rallyak: Elorrion, Durangon, Santurtzin, Sopelan, Zornotzan... Parte-hartzaileek denbora mugatu bat izaten dute gai baten inguruan film labur bat grabatzeko. Epaimahaikideak lanak baloratu ostean, herri bakoitzean irabazle bat egoten da.

Gehiago irakurri...