2021/05/04
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu dute. 15.000 euroko diru saria emango diote oinarri digitala duen kultur sorkuntza lan bati. Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.
Lan irabazlearen berri, abenduaren 3tik 8ra egingo den 56. Durangoko Azokan emango dute. Lan irabazleak, gero, urtebeteko epea izango du aurkeztutako proposamena lantzeko eta 2022. urteko azokan erakutsiko du emaitza.
Deialdiari buruzko informazio zehatza, webgune honetako Sormen Beka DA! atalean dago eskuragarri.