Egitaraua

Kultur sorkuntzen dokumentazioa, etorkizunerako apustua

      

Aurkezlea, gidaria: Nere Erkiaga Laka (Xenpelar dokumentazio Zentroa)

Hizlariak: Antzerkia. Idoia Gereñu (EHAZE), Zinema. Ion Lopez (Euskadiko Filmategia), Txotxongilolaritza. Maria San Sebastian (Topic), Dantza. Gari Otamendi (Dantzan.eus eta Dantzagunea), Bertsolaritza. Ixiar Eizagirre (Bertsozale elkartea)

Antolatzailea: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Kultur sorkuntzen eta proiektuen garapenean dokumentazio egitasmoen estrategikotasuna mahairatu nahi da solasaldi interesgarri honen bidez. Hainbat kultur diziplinatako ordezkariek beraien esperientziak partekatuko dituzte. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren ekimenez antolatu da. Bertsozale Elkartearen dokumentazio egitasmoa da Xenpelar Dokumentazio Zentroa. 1991. urtean sortu zen eta bertsolaritzaren behatoki dinamikoa izateaz gain, dokumentazioari buruzko gogoeta sustatzea eta alor honi buruzko ezagutza zabaltzea ere badira bere egitekoak.

Itzuli