Zianotipia Tailerra

Durangoko Museoan

Saio bi:
10:00-11:00
11:30-12:30

Mailak: DBH 1etik 4ra eta batxilergora egokitu daiteke

Tailer honetan, antzinako argazki-teknika bat den zianotipia teknika ikertuko dugu.
Honek, eguzki-argia erabiliz, urdin koloreko inprimazioak sortzeko aukera ematen digu. Parte-hartzaile bakoitzak bere konposizioa diseinatuko du landareekin eta moztutako paper zatiekin, gero plantilla gisa erabiliko duena.


Argiak materialak nola eraldatzen dituen ikasiko dugu eta gure irudiak uretan errebelatuko ditugu.


Material eta teknikarekin esperimentatuz, zianotipiaren prozesu fotografikoa ezagutzeaz gain, ikasleek irudimena landuko dute, oreka eta harmonia bilatuz eta beraien konposizioak diseinatuz. Bestalde, elementu txikiak manipulatuko dituztenez, motrizitate fina ere landuko dute. Bakoitzak bere artelan propioa sortuko du, autonomia landuz, baina materialak eta espazioa elkarbanatuko dituzte, taldeko lana bultzatuz.