Dendako bilatzaile aurreratua

Dibertsioaren esklabuak

The Bobby’s

Diskoetxea: ; Musika Zuzenean ;

12 €


Urtea: 2023
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
2010 urtean Errenterian sortu zen The Bobby's musika taldea. Bidean formazio aldaketa ugari jasan dituzten arren, tinko eutsi diote taldearen musika norabideari, eta punk oi! doinuetan sakondu dute urte hauetan guztietan, disko bakoitzean norabide berriei muzin egin gabe. ‘Dibertsioaren esklabuak’ izena darama taldearen estudioko bosgarren emaitzak, eta lau urteko isilune diskografikoarekin amaitzen du lan berriak. Iruñeko Sound of Sirens estudioetan grabatu dute honako lana, eta LP + CD formatu ederrean argitaratu du taldeak autoekoizpen bidez. Diskoa editatzeko orduan laguntza izan dute, eta Rekord Ando, Ekinez Elkartea eta Mal Mai Rekords zigulu eta elkarteen sostenguz atera da aurrera. Taldearen diskografia horrela osatzen da: ‘Aurrera jarraitu’ (2013), ‘Bakarrik ez gaudelako’ (2016), ‘Ispilura begira’ (2018), ‘10 URTE DVD Dokumentala’ (2021).

Antzeko produktua