Dendako bilatzaile aurreratua

Ekonomiaz 105 : el empleo en Euskadi ante las transformaciones demográfica, tecnológica y climática

Zenbait egile

Kokapena azokan: Barrenkale 032

14 €


Urtea: 2024
ISBN: 2340-4051
Deskripzioa
Egoera ekonomiko globala bi eraldaketa handiren eraginpean dago: iraultza teknologikoa eta aldaketa klimatikoa. Fenomeno biek ziurgabetasuna eta erronka esanguratsuak sortzen dituzte, munduko ekonomiarako eta lan-merkaturako. Eraldaketa teknologikoa, zeina hainbat fenomenotan islatzen baita –hala nola automatizazioan, adimen artifizialean eta robotikan–, ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko modua eraldatzen ari da. Egia den arren horrek areagotu egin dezakeela pertsonen efizientzia eta produktibitatea beren enpleguetan, sektore eta okupazio jakin batzuetan enplegua galtzea ere eragin dezake, batez ere eraldaketa horren eragin handiena jasaten duten sektore eta okupazioetan. Horrek arrakala bat sor dezake langile hauen artean: batetik, aldaketa teknologikoarekin oso bat datorren gaikuntza dutenak daude, eta, bestetik, eraldaketa horien aurrean zaharkituta geratu diren konpetentziak dituztenak, orain makinek egiten dituzten lanak egiten zituztenak. Bestalde, krisi klimatikoak behartu egiten gaitu ekonomia jasangarriago eta karbono gutxiagoko baterako trantsizioa egitera, eta horrek ekar dezake enpleguak galtzea karbonoan intentsiboak diren industrietan, hala nola meatzaritzan eta erregai fosilen produkzioan.

Antzeko produktua