Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 021
40 €
Urtea: 2024
ISBN: 978-84-1325-223-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Herri-politiken baitan ekintza-ikerketaren bidez erraztutako lankidetzazko gobernantza prozesuetan hainbat urtetan garatutako ezagutza eta autorearen esperientziaren ikas-ketak jasotzen dituen ekarpen zorrotza, sakona eta aberatsa da eskuartean duzun liburu hau. Miren Larreak liburu honetan herri-politiken eraldaketaren inguruko ikuspegiak eta bere esperientzia uztartzen ditu maisutasunez, jakituria oparoa darion koherentziaz eta ausardia handiko aldarria plazaratzen du. Lankidetzazko gobernantza prozesuetan ekintza-ikerketan eragin duten pentsamolde di-kotomikoen marko bat planteatzen du, gutako askok ezkutuan izan ditzakegun sakoneko dimentsioak mahai gainean jarriz eta hainbat konklusio azaleratzen ditu, errazte pro-zesuak eraldatzaileagoak izateko. Herri-politiken esparruan lankidetzazko gobernantza prozesuetan edo ko-sorkuntza prozesuetan lanean ari den orok irakurri beharreko jakintza handiko ekarpena da zalantzarik gabe, ez ohikoa den perspektiba bat ekartzen duelako, edukian eta forman.