Lurpeko ezkutuan idatziak
Dostoievski, Fiodor / Zabaleta Kortabarria, Josu
Argitaletxea: Igela
Kokapena azokan: Goienkale 009
21 €
Urtea: 2024
ISBN: 978-84-12684-97-1
Bilduma: Literatura Saila, 70.
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Literatura modernoko lan gutxi irakurtzen dira Dostoievskiren Lurpeko ezkutuan idatziak adina, edo aipatzen dira testu hau baino gehiago gure garaiko sentiberatasunaren sakoneko ezkutuak azaleratzen dituen funtsezko testu gisa. «Lurpeko gizona» terminoa guztiz finkatuta dago kultura garaikidearen hiztegian, eta testu honetako pertsonaiak literaturako arketipo kategoria hartu du, Hamlet, On Kixote, Don Juan edo Faustok bezala. Mende honetako kulturasaio handi gehienek –Nietzscheren eta Freuden eskolek, espresionismoak, surrealismoak, krisiaren teologiak, existentzialismoak– berentzat aldarrikatu dute Lurpeko gizona edo harekin lotu dituzte mugimenduon aztertzaile askok; eta Lurpeko gizon hori aldez aurretiko iragarpentzat hartu ez denean, abisu latz eta gordintzat hartu izan da.Joseph frank, Dostoevsky: A Writer in His Time