Dendako bilatzaile aurreratua

Kriminologiaren printzipioak

Gómez Garmendia, Jon

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

Kokapena azokan: Barrenkale 016

20 €


Urtea: 2024
ISBN: 978-84-8438-902-6
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Zer da kriminologia? Ikasketa-gradu bat da? Zertarako balio du? Non egiten du lan kriminologo batek? Duela hamarkada batetik nire atzetik dabiltzan galdera batzuk besterik ez dira. Hain zuzen diziplina honen munduan murgiltzea erabaki nuenetik. Izan ere, kriminologook aitortu behar dugu gure papera gizartean ezezaguna dela. Hori dela eta, lan honek aurkezpen edo lehen hurbilketa bat egiteko helburua dauka, bai Kriminologiako ikasketak egitea erabakitzen duten ikasleei zuzendua, baita, ezjakintasunetik, horrelako zalantza eta galderak planteatzen dituzten herritarrei. Hala, edukiari dagokionez, gidaliburu honetan, besteak beste, kriminologoaren kontzeptua, funtzioak, aztergaia, teknikak edota historian zehar sortutako teoriak aurkezten dira. Ikuspegi kritiko batetik landuriko eduki, eztabaida, galdera eta adibide praktikoen bidez, diziplina bera eta «krimen» kontsideratzen duguna zalantzan jartzeko helburua du. Esku artean duzun gidaliburuak, beraz, gidaliburu bat izateaz gain —arlo kriminologikoan euskaraz dagoen lehenengoetarikoa—, etengabe kriminologiaren alorra zalantzan jartzen lagundu eta sustatuko duen tresna izan nahi du. Xede horrek oraindik amaitu gabeko eta hobetzeko moduko zerbait bihurtzen du gure lana.

Antzeko produktua