Sozializazio goiztiarra Haur Hezkuntzan 0-3
KalitatHEZ Taldea
Argitaletxea: Xangorin
Kokapena azokan: Artekale 044
12 €
Urtea: 2024
ISBN: 978-84-120513-8-4
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Joera nabarmena izan da azken urteotan: gurasoek gero eta lehenago eramaten dituzte seme-alabak haur eskolara. Gero eta ohikoagoa da haur eskoletan urtebetetik beherako haurtxoak ikustea. Horrek egoera aldatu du eta hezitzaileek euren egitekoa egokitu behar izan dute etapa goiztiar horren eskakizunei erantzuteko. Eskolan bigarren mailako sozializazioa gertatzen zen lehen, bizitzako hasierako urteetako lehen mailakoa familiari baitzegokion, baina gaur egun, 0 eta 3 urte bitartean, 3 urtetik gorako haurrei dagokien bigarren mailako sozializazioa lehen mailakoari gainjartzen zaio, erronka berriak zabalduz.Erronka horien aurrean, hiru galdera nagusi planteatzen dituzte egileek testu honetan: zertaz ari gara Haur Hezkuntzako 0-3 etapako sozializazioaz ari garenean? Zer ezaugarri propio ditu 0-3 urte bitarteko haur eskolako sozializazioak? Zer eduki behar dugu kontuan ezinbestean 0-3 urte bitarteko haur eskoletan sozializazio goiztiar osasuntsua gauzatu ahal izateko?Galdera horiei eta testuinguru horretan hezitzaileek aurkitzen dituzten erronka berriei modu praktikoan.