Limoia
Rubio, Antonio / Olaso, Xabier / Villan, Oscar
Argitaletxea: Kalandraka ; Pamiela
Kokapena azokan: Barrenkale 043-050
9.5 €
Urtea: 2024
ISBN: 9788491723677
Bilduma: Ilargian kulunkantari
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Bilduma 0-3 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama, eta irakurle txikiaren “begia heztu eta belarria eztitu”ko duen irakurketa- erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan. Bestalde, Óscar Villánen esku –1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala– gelditu da zortzi liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematzen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ezen ehundurak ukitzeko modukoak diren kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villánen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak –literarioa eta plastikoa– doitzean datza
KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu. Edukiari dagokionean, Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza “erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da”. Gauzak horrela, ba, ezkerretik eskuineraeta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela. Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen diren irudiak; irudi ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.
Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: - Haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan: gehitzea, zerrendatzea, objektuak banan-banan aipatzea, kateadura, bertsoa, leloa... - Tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu: oihartzunak, errimak, onomatopeiak, anaforak... - Lehenengo adinen interesguneei lotzen zaie: lehenengo zenbakiak (BOST), koloreak (KROKODILOA), animaliak (MIAU eta ANIMALIAK), ilargi magikoa (ILARGIA), gauzen kokapena espazioan (ARBOLA), eguneroko objektuak (ZAPATA), elikagaiak (PAPER-TXORIA), Frutak eta fruta-arbolak (FRUTAK), soinuak eta onomatopeiak (BIOLINA), Jolasak (JOSTAILUAK), Garraioak (BIDAIAK). Eguneroko jarduerak eta familia (HAURTXOA), musika-notak eta animaliak (TXORIAK KANTARI).
PAMIELAK eta KALANDRAKAK proposamen irudimentsu eta originala ondu dute, Zein ote 6 hilbetetik aurrera irakur daitezkeen poemak? galdera-gakoari bilduma honen bitartez neurri-neurrian erantzun egokia emanez. Doi-doia eta zaindu- zaindua den argitalpen-lana da honen guztiaren emaitza: Ilargian kulunkantari. Aurreirakurleek gozatu dezaketen bost liburuak dira, jostailua bailiran erabiltzeko... eta, halaber, heldu batek aurkeztu eta gero, automatikoki irakurtzen jarraitzeko.