Dendako bilatzaile aurreratua

Eduardo Chillida, Godofredo Ortega Muñoz : caminos de encuentro en el horizonte

González de Durana, Javier

Argitaletxea: Bilboko Arte Ederren Museoa

Kokapena azokan: Artekale 030, 031

18 €


Urtea: 2024
ISBN: ISBN 978-84-18171-20-8
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Bealunaldi desberdinetakoak izan arren, Chillidak eta Ortega Muñozek bat egin zuten zenbait aldiz, bai pertsonalki bai erakusketetan parte hartuz, 1950, 1960 eta 1970eko hamarkadetan. Material eta teknika desberdinak erabiltzeaz gain –Chillida eskultore batik bat, eta Ortega Muñoz margolari–, elkarrengandik oso urruneko moldeetan eta xedeekin ibiltzen ziren, kontzeptualki oso harreman txikia zuten edo harremanik ez zuten munduetan. 

Chillidak nora goazen irudikatzen zuen –hizkuntza abstraktu pertsonal baten asmakuntza–, eta Ortega Muñozek, berriz, nondik gatozen –errealismoa pinturaren genero arruntetan–. Orduan, inork ez zuen sumatu haien arteko lotura edo harremanik, aurkakotasuna baizik. 

Hala ere, mende erdi baino gehiago igarota eta sinplifikazio teorikoak gaindituta (errealismoa tradizioarekin eta gelditasunarekin lotzea; abstrakzioa, abangoardiarekin eta aurrerapenarekin), gaur egun onar daiteke modernitate-funts komun bat dagoela, eta bakoitzak bere erara lortu zuela. Batzuetan, Chillidaren eskultura, marrazki eta grabatuen unibertso formalaren eta Ortega Muñozen paisaia margotuen arteko hurbileko soluzio formal eta konpositiboen bidez. 

Modernotasun-borondate horrez gain, bi-biek dute moda eta taldeetatik kanpoko nortasuna, baita beren bilaketen eta aurkikuntza artistikoen defentsa koherentea ere.

Antzeko produktua