Umeekin egiteko ibilbideak : Araba
López Calleja, Gorka
Argitaletxea: Sua Edizioak
Kokapena azokan: Artekale 036-038
20 €
Urtea: 2024
ISBN: 978-84-8216-886-9
Bilduma: A tiro de piedra
Deskripzioa
Horrelako liburu batek erronka handia du: etengabe aldatzen ari den eta eskakizun desberdinetako adinak dituzten umeen eta gazteen mendi-beharrak asetzea. Arabako 35 txango hauek errazenetik zailenera daude antolatuta, eta helduon esku geratzen da asmatzea, denborak, altitudeak eta desnibelak ikusita, zein den aproposena etxeko txikienekin egiteko. Beste faktore batzuk ere aipatzen dira: zoru-mota, zoru hori nola dagoen egoera meteorologikoaren arabera, pasabide zorabiagarriak, igoera gogorrak edo bestelako oztopoak..., ibilbiderik egokiena aukeratzeko ezaugarri lagungarriak, alegia. Txango bakoitzean haurren jakin-mina ase egingo duen informazioa duen laukitxoa dago. Hori esanda, joan gaitezke natura ezagutzera eta Arabako zenbait kobazulo, baseliza, belardi, aintzira eta gailurrez gozatzera.