Dendako bilatzaile aurreratua

Enarak

Enarak

Diskoetxea: Elkar

Kokapena azokan: Goienkale 060-068; Musikaren plaza 073-079

19.95 €


Urtea: 2024
ISBN: 8436007088789
Deskripzioa
1967an, diktadura frankistaren ilunean, seminarista talde batek rock banda bat sortu zuen: Enarak. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren blues, psikodelia eta rock progresiboa jotzeko balentria izan zuten, euskara hutsean. 1969an, hiru abestiz osaturiko disko bat grabatu zuten eta, ondorengo lau urteetan, ehunka kantaldi eskaini zituzten Euskal Herrian zehar. Taldearen azken emanaldia Larraitzen izan zen, Txindoki mendiaren magalean, 1971ko urriaren 31n. Ilargi beteak lagunduriko gau hotz eta lanbrotsu batean, 5.000 gazte inguru bildu zituzten, musika modernoaren doinupean gozatzeko asmoz. Ondoren, Enarak taldea betirako desagertu zen, aztarna bakar bezala disko honetan aurkituko dituzun hiru abesti hauek utziz. Bira Produkzioak kooperatibako kideok, taldearen historia berreskuratu eta ezagutarazteko asmoz, "Enarak" izeneko dokumentala sortu dugu. Zinemak jendartean eragiteko duen ahalmena baliatuz, kontzertu bat antolatu genuen 2023ko maiatzaren 21ean, berriz ere Larraitzen. Bertan, Amorante, Rüdiger eta Liher taldeek Enarak-en hiru abestien bertsioak jo zituzten. Eskuetan duzuna ez da disko soil bat, ezta kontzertu arrunt bat ere. Exorzismo bat da, Enarak berpizteko erritual bat, pieza historiko berreskuratu bat edota taldearen arima kapsulatzen duen memoria kutxa bat.

Antzeko produktua