Dendako bilatzaile aurreratua

Frankenstein agurgarria : disko liburua

Galarraga, Ana / Petti

Diskoetxea: Elkar

Kokapena azokan: Goienkale 060-068; Musikaren plaza 073-079

19.95 €


Urtea: 2024
ISBN: 978-84-1360-461-9
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Frankenstein agurgarria Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldi bat da, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu, eta estreinatu zenetik (2022ko (H)ilbeltzan), dozena bat emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, beti harrera oso beroarekin, eta, askotan, leku berezietan. Testuak gutun formatua du, idazleak Frankenstein doktoreari idatzitako eskutitza irakurtzen du, eta bertan hainbat gogoeta egiten ditu gaur egundik begiratuta. Frankensteinek sortutako “izakiak” bide ematen dio egileari gogoeta egiteko sormenaz, klonazioaz, zientzialarien lanaz eta erruaz, mamuez, emakume artisten ikusezintasunaz, 36ko gerraren ondorioez… Azken batean, bizitza sortzeko bideek eta bizitza kentzea dakartenek “munstroei” buruzko gogoeta egiteko aukera ematen diete autoreei. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak harilkatuz. Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzaz errezitatzen du. Hor dira bere ibilbidean sortu dituen kantu ezaugarrietako batzuk, baita bertsioak ere. Hitzaurrea, berriz, Mari Luz Estebanek idatzi du eta hitzostea, Miren Agur Meabek.

Antzeko produktua