Dendako bilatzaile aurreratua

Aaztiyen

Zetak

Diskoetxea: Panda Artist

Kokapena azokan: Musikaren plaza 049, 050

29.95 €


Urtea: 2024
ISBN: 8447053220023
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
Talde nafarrak AAZTIYEN izeneko hirugarren diskoa kaleratu berri du, proiektuaren bigarren aroari hasiera emanez. Lan berriak entzulearen atentzioa bereganatzen du berehala, tradizioa eszeptizismoarekin eta emozioekin uztartzean asmo probokatzaile argia dagoelako. Sonoritate berri bat ere aurkezten digute, gure mugetatik haratago iristiea bokazio duen unibertso kontzeptual batekin batera.

AAZTIYENek "duela gutxi" esan nahi du Pello Reparazen jaioterri den Arbizuko euskaran. Reparaz-en beraren hitzetan, tradizio edo ohitura batzuk oso zaharrak direla ematen du, baina, aztertzen baditugu, ikusten dugu ez direla hain aspaldikoak eta ez daudela uste dugun bezain finkatuta. Aaztiyen sorturikoak direla, alegia. Hori "euskal izaera"-ra estrapola daiteke, edo "euskal tradizioa”-ren ideiara. Adibidez, "oso geuretzat" jotzen ditugun musika-tresna batzuen jatorria aztertzen badugu, konturatuko gara ez daramatela hainbeste denbora kultura honetan. Horrelako gauzek eraman dute Pello Reparaz dakien guztia zalantzan jartzera eta soinu bakoitza birplanteatzera.

Reparazek aitortu du bere burua oso eszeptikotzat duela, eta zalantza eguneroko une askotan lagun duela. ARALARKO DAMAn, kasu, euskal nortasunaren harrotasuna azalaratzen da, baina maila mitologiko batera eramana. Horrek pentsarazten digu gure bizipen edo harrotasun iturri asko mitoetan oinarritzen direla, jakin gabe noraino diren antzinakoak.

ARO BERRI BAT

Dagoeneko lau urte igaro dira ZETAK sortu zenetik, eta Pello Reparazek sentitzen du esperimentaziorako eta identitate bat sortzeko balio izan duen etapa ixteko unea dela hau. Orain, eta ikasitako guztiarekin, une ezin hobea da unibertso zabalago batez lagundutako proposamen kontzeptuala lantzeko. Sonoritate berria bigarren aro honen funtsezko zutabeetako bat da. Gainera, ez zegoen zalantzarik euskara izango zela proiektu honen hizkuntza, baina urrats bat harago joanez, sustraiak bihurrituz eta jaiekin jolas eginez.

AAZTIYEN beste inon sor ezin zitekeen albuma da. Alde batetik, euskaraz pentsatua eta euskaraz aurkezteko landua delako, baina, gainera, proiektua Reparazen esperientzia, leku, ideia eta bizipen pertsonaletan oinarrituta dagoelako, eta horrek kolore berezitua eman diolako AAZTIYENen iruditeriari.

Esan daiteke albuma hiru kontzeptu nagusiren artean dantzatzen dela: emozioa, eszeptizismoa eta tradizioa.

LANKIDETZAK

ZETAKek hiru proiekturekin kolaboratzen du AAZTIYENen. Marala-k katalanezko ahotsa jartzen dio ENTRE CARN I OS kantuari, Neomak-ek euskaraz abesten du EGUZKILOREAKen eta Fillas de Cassandrak galegoz ANGULEELEn. Diskoaren kontzeptua ulertzeko ezinbesteko dira kolaborazio hauek. Tradizioak eta hizkuntzak lehen planoan dauden unibertso musikal batean kantu hauek leku nabarmena daukate.

AAZTIYEN eskuragarri dago jada streaming plataforma guztietan eta euskarri fisikoan.

Antzeko produktua

Izar
Musika

10€

Basati
Musika

14.95€

Basati
Musika

19.95€

Soul out
Musika

13€