Dendako bilatzaile aurreratua

XX. mendeko euskal pentsamendua Joxe Azurmendiren talaiatik

Sudupe Elortza, Pako / Txapartergi Zumeta, Ekai

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Kokapena azokan: Barrenkale 017-019

18 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-9860-927-1
Bilduma: Serie de Filosofía = Filosofia Saila, 16
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Joxe Azurmendiren obra unibertso literario zabal eta aberatsa da, euskalduna eta europarra, euskalduna izanik unibertsala, eta bertan hainbat arlo eta sail zedarri litezke. Hein batean aztertua dago; izan ere, pentsalariari eskainitako «Euskal pentsamenduaren ur-jauzia» kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan 2019ko abenduan, eta, sei sailetan banaturik (Kultura, nazioa, estatua; Gizaberea; Gogoeta etikoak; Pentsamendu soziala; Kooperatibismoa; Hizkuntza eta pentsamendua), berrogeita hamabi aditu aritu ziren bertan euren ponentziak aurkeztenurik (Eizagirre & Zabaleta (argk.), 2021). Haritz Azurmendik doktoretza-tesia egina du Joxe Azurmendiren nazioaren kontzeptuaz, nazionalismoen gaineko ikerketen argitan (Azurmendi, 2019); alabaina, oraindik, Joxe Azurmendiren obrari dagokionez, azterkizun askoz ere gehiago dago, aztertua dagoena baino.

Antzeko produktua