Zahartzaroaren maparen bila
Urretabizkaia, Arantxa
Argitaletxea: Pamiela
Kokapena azokan: Barrenkale 051-058
16 €
Urtea: 2025
ISBN: 9788491724506
Bilduma: Saio eta Testigantza
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz.
Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, hic sunt dracones jartzen zuten, hemen herensugeak daude. Terra ignota edo terra incognita ere esaten zitzaion.
Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela.





