Euskal mitologiaren hiztegitxoa
Leprince Dubarry, Oksana
Argitaletxea: Zortziko
Kokapena azokan: Artekale 042
16 €
Urtea: 2025
ISBN: 979-10-95492-85-6
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Hiztegitxo honetan, euskal mitologian horren ohikoak diren pertsonaiak aurkituko dituzu: Mari, Basajaun, Tartalo, Amalur, Iduzki, Ilargi, sorginak, laminak, mamarroak, galtzagorriak... eta haiei buruzko azalpenak ere. Euskal mitologia biziki aberatsa da, aro zaharretatik datorkiguna, eta horretaz gain, mendeetan barna euskaldunek historian izan ditugun ibileren berri ematen diguna. Jainko-jainkosa, jeinu eta izaki berezi aunitz ditugu, eta denak hiztegitxo honetara ezin ekarri. Dena den, horietako 65 topatuko dituzu liburu honen orrialdeetan, ilustrazio ederrez apainduak. Oksana Laprince Dubarry okzitaniar jatorrizko idazle gaztea dugu, haur garaietatik idazketaz eta marrazketaz zaletua dena. Liburuek mundua alda dezaketela pentsatzen duten horietakoa dugu. Lehenik, Okzitaniako ipuin, kontakizun eta kondairak aztertu eta liburu batez plazaratu zituen; eta oraingoan, Euskal Herriaren magiak bultzaturik, gauza bera egin du liburu honekin, euskal mitologiaren kontakizunak eta istorio zaharrak bilduz, ilustratuz eta azalduz.





