Dendako bilatzaile aurreratua

Espekulazioak

Egaña, Arrate

Argitaletxea: Erein

Kokapena azokan: Goienkale 001-008

19.5 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-10930-65-0
Bilduma: Narratiba, 162
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Ipuin-liburu honetan ez dago mamurik, baina gauzak ez doaz guztiz ondo. Istorio hauetan egunerokotasun nahasia agertuko zaio irakurleari; elementu fantastikoek desitxuratuko dute errealitatea istant batean. Unibertso honetan, pertsonaia guztiak dira ongi etorriak: saguei higuina dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, Mexikoko presondegi batean agertutako dokumentu bitxiak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume-santa boteretsua, auskalo zeretik iheska doan korrikalaria, eta mendeku bila dabilen emakume taldea.Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.

Antzeko produktua