Dendako bilatzaile aurreratua

Hurbil

Harana

Diskoetxea: Autoedizioa

Kokapena azokan: Musikaren plaza 018

13 €


Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Harana 2024. urtean jaiotako musika proiektu euskalduna da, Mirari Aranak sortua.

Betidanik, bere bizipenak abestien bitartez kontatu izan ditu, eta orain, bere unibertsoari forma eta osotasuna emateko asmoz, bost abestiz osotutako lehen E.P. a aurkezten du, Hurbil.

The Blue Estudioan (Mendabia) Mon Dvy ekoizlearekin batera grabatutako 5 kantu hauek, oso presente ditu artistaren sustraiak, eta Euskal Herriko paisaietako soinuak erabiltzen ditu, bost kantuak bildu eta entzulea kokatzeko.

Folk-pop ikutuarekin, gitarra akustiko distiratsuek, gitarra elektrikoen distortsio sutilek, baxu lerro landuek, teklatuaren presentziak eta ahotsaren nagusitasunak, indarra eta intimitatearen aldiberekotasuna bilatzen dute. 


Antzeko produktua