DBHko irakasleen arteko harreman pedagogikoak
Amenabarro Iraola, Estibaliz / Amenabarro Perurena, Nerea
Argitaletxea: ; Xangorin
Kokapena azokan: Artekale 063
15 €
Urtea: 2025
ISBN: 9791399019506
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Liburu honek Euskal Herriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 20 irakasleren esperientzia eta bizipenen bidez aztertzen du irakasleen arteko harreman pedagogikoen garrantzia eta ondorioa hezkuntza prozesuetan. Oinarrian, irakasletzaren konplexutasuna eta harremanetan oinarritutako pedagogia etiko baten premia jasotzen dira, alteritatearen ikuspegitik abiatuta.Egitasmoak irakasleak eta haien arteko harremanak erdigunean jartzen ditu, eta hauek eskolako klima, kultura eta eraldaketarako gaitasuna nola baldintzatzen duten aztertzen du. Harremanek eskolaren egunerokotasunean duten eragin zuzena azaleratzen da, eta horiek zaindu eta positiboki elikatzeko beharra nabarmendu.Ikuspegi metodologikotik, lanak foto-elizitazioa baliatu du, irudien bidez gogoeta pedagogikoak sustatzeko. Irakasleen ahotsa eta subjektibotasuna ardatz, testigantza narratiboen bidez egindako ikerketa etnografiko batean oinarritzen da.Gainera, curriculuma eta ezagutzaren transmisio hutsa gainditzeko beharra planteatzen du, hezkuntza harremanetan, gizatasunean eta elkarlaneko praktiketan arreta jarriz. Hezkuntza sistemaren barnean dauden tentsio, isolamendu eta lankidetza gabeziak bistaratuz, bestelako eskola bat posible dela aldarrikatzen du: komunitatean oinarritua, elkarri entzuten diona, eta etika berri baten pean eraikia.Azkenik, egileek hezkuntza-eraldaketarako proposamen zehatzak eskaintzen dituzte, irakasleen arteko sareak eta lankidetza praktikak sustatuz. Eskola lidergoaren eta antolaketa pedagogikoaren berrikuspena ere jorratzen da, harremanak erdigunean jartzeko bidean.


