Dendako bilatzaile aurreratua

Traktore dotore eta ipuin klasikoak

Ene Kantak

Diskoetxea: Ene Kantak

Kokapena azokan: Musikaren Plaza 084

6 €


Urtea: 2025
Euskarria: Ipuin musikatua
Deskripzioa
TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK.

ENE KANTAKen 5 haur ipuin-abesti berri izango ditugu, beti bezala bakoitzak dagokion bideokliparekin. TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK izena jarri diogu.
· IPUIN KLASIKOAK 2.0.
Ipuin klasikoen bilduma honetako lau abestirekin, gure bizimoduarekin antzekoagoak diren gaiak lantzen ditugu, hainbat balore azpimarratuz. Esaterako, aniztasuna, konfiantza, ausardia, taldelana, adiskidetasuna, errespetua, trebetasuna, edota adimena. 
Landu ditugun ipuinak Ahate itsusia, Hansel eta Gretel, Zazpi antxumeak eta Barbantxo dira. 

· TRAKTORE DOTORE, bost abestietan azkena, eta berria.
Traktore dotore abestiarekin aipatutako lau ipuinetara egingo dugu bidaia, bertako pertsonaiak agurtuz.
Bideoklip berri hauetan Huarteko Virgen Blanca ikastetxekoen parte-hartzea izango dugu.

Antzeko produktua