Dendako bilatzaile aurreratua

Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan entziklopedia. III Liburukia : menbranofono eta idiofonoak

Zenbait egile

Argitaletxea: Soinuenea Fundazioa

Kokapena azokan: Musikaren plaza 034

20 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-09-78127-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Liburuki honekin Soinuenea Fundazioak segida eman nahi dio Soinu-tresnak euskal herri-musikan proiektuari. Egitasmo hau Entziklopedia gisa definitu genuen, bere xumean kontsulta-liburu izateko xedea duelako: euskal herri-musikan gaur arte erabili diren soinu-tresnen errepasoa egingo dugu, atalez atal, ikergai zehatz honen egoera eguneratua eskaintzeko asmoz. Entziklopediaren lehen liburukian (2021) azaldu genuen bezala, soinu-tresnak hotsa sortzeko sistemaren arabera multzokatu ditugu. Lehen liburukian, hain zuzen, aerofonoen baitako azpitalde bat landu genuen (flautak). Bigarren liburukian (2022), berriz, gurean ezagutu ditugun gainerako aerofonoak bildu genituen (mihidunak, ezpainen dardara bidez eragindakoak eta aerofono libreak). Hirugarren liburuki hau beste bi talde handiri eskaini diogu: batetik, menbranofonoak (mintza dardararaztean hotsa ematen dutenak), eta bestetik, idiofonoak (tresnaren gorputza bera dardararaztean hotsa ematen dutenak).Aurreko argitalpenetan bezala, artikulu bakoitzak soinu-tresnaren izendapen, egikera, jotzeko era eta historiari dagozkion atalak biltzen ditu. Alderdi historikoak, sozialak eta musikalak elkarloturik aurkeztu ditugu ahal bezainbat. Liburukiaren bukaeran, erreferentziazko herri-musika grabazio batzuetarako sarbidea jarri dugu, baita entzunaldiak laguntzeko testu-iruzkin bat ere.

Antzeko produktua