Martxelo Otamendi : handira jotzeko kazetaritza
Ubeda, Garbiñe
Argitaletxea: Berria ; Elkar ; Jakin Fundazioa
Kokapena azokan: Barrenkale 029 -030
17.5 €
Urtea: 2025
ISBN: 9788413605746
Bilduma: Aleka bilduma
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan.
Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du, Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n «zuzendari bekario» hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, «Munduan den lanbiderik politenaz». Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorrez.





