Dendako bilatzaile aurreratua

Misterio kasu laburrak

Txintxa jolasak

Argitaletxea: Berria

Kokapena azokan: Barrenkale 029 -030

28 €


Urtea: 2025
Euskarria: Mahai-jokoa
Deskripzioa
Ongi etorriak Txintxa jokoen kasu laburren mundura. Misteriozko kasu laburren bilduma honetan, zenbait istorio eta froga aurkituko dituzu, eta, aurkezten diren galderei erantzuna bilatzeko, detektibe lanak egitera gonbidatzen zaituztegu. Aurretik lanean jarri genituen detektibeek ez dute lortu misterioak argitzerik, eta ezinbestekoa dugu zuen laguntza. Azken aukera dugu hauxe, kasuak betirako artxibatuko baitira zuek argitzerik lortzen ez baduzue. Kasuei aurre egiteko, ez duzue gauza handirik behar, aurkezten zaizkizuen enigmak gainditzeko gogoa eta grina besterik ez. Zabaldu ondo zentzumen guztiak, irakurri arretaz susmagarrien fitxak, egin loturak eta saiatu galdera bakoitzari erantzuna topatzen. Egon prest laguntzeko! Detektibe bikainak izango zaretelakoan gaude.

Antzeko produktua