Dendako bilatzaile aurreratua

Ni, laiko

Zapiain, Markos

Argitaletxea: Alberdania

Kokapena azokan: Barrenkale 047-050

14 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-9868-962-4
Bilduma: Patrika
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Zer konta daiteke oraindik Adimen Artifizialak aurrez jakin ezin duena? Galdera horri heltzeko, Markos Zapiainek bere azken lana plazaratu du: Ni laiko. Autobiografia moduan antolatuta, egilearen bizipenak eta irakurketak elkartu ditu, konpromiso intelektual eta pertsonal baten testigantza eskaintzeko.

Lanaren hasieran sarrera orokor bat ageri da, eta berehala azaltzen du egileak zergatik aukeratu duen autobiografia: makinek aurreikusi ezin dituzten pasadizoak kontatzeko. Horrela, liburu osoan “Adimen Artifizialetik ihesi” dabil Zapiain.

Testuak haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa jaso ditu, bizipenak eta irakurketak tartekatuz. Ondoren, irakasle eta zuzendari gisa bizitakoak datoz; esperientzia horiek bultzatu zuten egilea laikotasunaren aldeko militantziara.

Obraren amaiera bizitza militanteko pasadizo batzuek osatzen dute, egilearen ibilbide pertsonala eta gizartearekiko konpromisoa uztartuz. Horregatik, autobiografia honek ez du soilik bizipen pribatu bat eskaintzen: garaiko kezka eta borroka intelektualak ere islatu ditu.

Ni laiko iraganaren kontakizun pertsonala da, baina baita etorkizunerako aldarria ere: gizakiak konta ditzakeen istorioek badutela balio berezia, algoritmoen aurretik eta haratago.

Antzeko produktua