Dendako bilatzaile aurreratua

Sorginak, putak, terroristak : indarkeria matxistaren ertzak. Tortura politikoa

Dañobeitia Ceballos, Olatz

Argitaletxea: Txalaparta

Kokapena azokan: Artekale 046

18 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-10246-71-3
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Tortura atzo, gaur eta bihar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Lehenago aitortu nahi ez, eta orain iraganeko kontua dela sinestarazi nahi digute; bortxa egoera horiei ez ikusiarena egiteak, ordea, ez ditu mina eta indarkeria iraunkor baizik bihurtzen. Horretaz jakitun, eta torturak indarkeria matxisten beste ertz bat direla sinetsita, liburu honetako egileek arduraz heldu diote prozesu honi: Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan borrokatu diren emakume torturatuek pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraikitzea, elkarlanean eta orain arte egindako aitortza eta osatze bidearen jarraipen gisa. Ariketa kolektibo honetan, beraz, ikuspegi feministatik aztertu nahi izan dute errepresio-molde jakin hori, berregite pertsonal eta kolektiboa helburu.

Antzeko produktua