Dendako bilatzaile aurreratua

Lohizulo

Oñate Gardezabal, Aitor

Argitaletxea: Elkar

Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068

20.5 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1360-430-5
Bilduma: Ateko bandan
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Marrolo deitzen dute denek, etsai nahiz adiskideek. Pertzero etniako kidea da bera, zehazki txutxeen klaneko buruzagia: delitu txikietara dedikaturiko litxarreroak. Bere jendea zaintzen eta negozioak zabaltzen saiatzen da Marrolo, narras bezain alai, eta jarduera horrek Udaleko politikoekin eskuz esku aritzera eramango du: Aingeru Ajuria alkate demokristaua, azeria baina amultsua; edo Aitziber Ertzilla ezkerreko liderra, etxe barruko kalapitak gobernatzen nahiko lan duena. Hortik aurrera, inork ezin igarri gertatuko dena… Eleberri umoretsu eta lotsagabea kaleratu du Aitor Oñatek, gure errealitatearen antzekoa den mundu paralelo batean kokatua, goi mailako politikariak eta behe mailako kriminalak elkarturik eta oso gutxitan ikusten den bezalako hizkuntza jostagarri eta ikonoklasta erabiliz. On egin!

Antzeko produktua