Yoyes, bere leihotik

Yoyes, bere leihotik

Zenbait egile

23,5€

  • Argitaletxea: Erein
  • Kokapena azokan: Goienkale 001-008

Deskripzioa

Lekuko bilduma.

Yoyes, Maria Dolores Gonzalez Katarain (Ordizia, 1954-1986), ETAko kidea izan zen 1970eko hamarkadaren hasieratik 1979ra arte. Tartean, 1973an, Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen.

Yoyesek ETAko militantzia sakoneraino bizi izan zuen eta erakundean ardura postuak bete zituen lehen emakumeetako bat izan zen.

1979an ETA utzi, eta 1980ko hasieran Mexikon finkatu zen. Han, Soziologian lizentziatu zen eta Nazio Batuen Erakundeko Foro del Desarrollo aldizkarian aritu zen lanean.

1985eko urrian itzuli zen Euskal Herrira, 1977ko amnistia dekretuaz baliatuta.

1986ko irailaren 10ean bere herrian, Ordizian, erail zuen ETAk -hiru urteko semearen aurrean- Euskal Herriarekiko traizioa leporatzen ziola.

Liburu honetan, Yoyesen idatzi pertsonalak dira nagusi, 1971n hasi eta 1986 bitartean eginak, Ordizian, Ipar Euskal Herrian, Mexikon, Parisen, Biarritzen, Donostian...

Ez daude idatzi guztiak, bai esanguratsuenak. Tarteka, poesiara jotzen du Yoyesek bere sentipenak adierazteko.
Bideoa ikusi

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-10931-57-2
  • Bilduma: Lekuko, 24
  • Literatura : Biografiak eta saiakera