Pedro Miguel Etxenike Científico vasco universal
Erbiti, Fermin
24€
- Argitaletxea: Pamiela
- Kokapena azokan: Barrenkale 054-061
Deskripzioa
Euskal zientzialari ospetsuenaren biografia da hau: Pedro Miguel Etxenike Landiribar fisikariarena. Nazioartean aintzatetsi eta goretsitako gizona da, zientziarekin eta bere herriarekin konprometitua.
Cambridgeko Cavendish Laboratory mitikoan doktoretza egindakoan, 29 urte zituela, demokraziaren le- henbiziko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua izan zen. Zenbait eginkizun garrantzitsu hartu zituen bere gain: euskal eskolaren eredu berria sortzea, euskararen normalizazioa sustatzea, EHU bultzatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuaren buruan jarri duen politika zientifiko aitzindaria diseinatzea.
Irakasle eta ikertzaile lanera itzultzeak ez zion ahantzarazi gizartearekin zuen konpromisoa, eta horren erakus- garri da bikaintasuneko ikerketa-zentroak sortu izana, besteak beste, DIPC eta nanoGUNE.
Ikertzaile nafarrak bere bizitzaren, bizipenen eta esperientzien errepasoa egiten du liburuan, eta hainbat gairi buruzko gogoeta interesgarriak eskaini: zientzia, ikerketa, politika, hezkuntza, unibertsitatea, kultura, gaur egungo gizartearen erronkak...
Liburuaren bigarren parteak Etxenikeren hurbileko hamabost lagunen iritzia jasotzen du, eta haien testigantza baliotsuak aukera ederra ematen digu pertsonaia bikain honen erretratua osatzeko.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-9172-490-2
- Bilduma: Ensayo y testimonio
- Literatura : Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
30 ans d'Euskal Herria Zuzenean Cultiver l'alternative
Servier Etxexuri, Aitor
25€
Ama baten oihua
Tabasi, Sally
18€
Ángel Oliver Un revolucionario desde el Evangelio
Pescador Medrano, Aitor
24€
BEHINTZAT, BETIRAKO GOGORATUKO DUT GASTEIZEN
Ansoleaga, Asier
18€
Bide desbideratuak Literatura eta arte garaikideen inguruko ikerketa feministak
Zenbait egile
21€