Bakaikuko ispiluan II Euskal azentu sistemarantz
Ondarra Erdozia, Jesus
20€
- Argitaletxea: Nabarralde
- Kokapena azokan: Artekale 040-041
Deskripzioa
Egilea, haurtzaroan bizi izan zuen esperientziatik abiatzen da. Bere belaunaldia, Bakaikun (Burunda, Nafarroa) euskara jaso ez zuen lehena izan zen. Gurasoak elebidunak zituzten; beraiei, ordea, euskara ez, gaztelania makur bat (euskaztelera) besterik ez zieten eman. Gertatua ulertu nahirik, hausnartzeari ekingo dio.
Hizkuntza-ordezkapen prozesua bera hartuko du aztergai aurreko liburuan (Bakaikuko ispiluan I).
Euskaztelerak emango dio bidea edo hasiera bigarren honi (Bakaikuko ispiluan II).
Euskaztelera, gaztelania makur bat da, euskal hitzez, esamoldez… josita, gure aurrekoek eraiki zutena, erdaraz hitz egin behar eta menderatu ez, ongi zekiten euskarak eskaintzen zizkien baliabideekin erdaran zeuzkaten gabeziak estaliz. Ahalegin horretan, euskal hitzak egokitu behar izan zituzten zertxobait erdararen gramatikara.
Egokitze horri hainbat alderditik aztertze bidean, oraindik gogoratzen dituen haietako ehunka hitzen zerrenda dakar, euskaraz nola esaten ziren, euskazteleraz nola esaten zuten beraiek, alderatuz. Esaterako, euskal hitzak bereganatzen zituen bi azentu sistema, bat euskaraz, beste bat euskazteleran txertaturik.
Zein da, bada, euskal azentu sistema? Bakaikuko euskal azentuarenean sakontzen du bereziki. Adinean sarturik -1932. urtean edo lehenago jaioak- eta euskaraz alfabetatu gabeko Bakaikuko euskaldun zaharren lekukotasuna hartu du oinarri. Burundako beste hainbatena ere bai, berrespen bila. Gainontzeko Sakanakoena eta Sakanaz haraindiko beste ibar batzuetakoena gero, azentu-eredu honen lurralde-hedadura zehaztu nahirik.
Lekukotasunak aztertu eta betetzen dituzten azentu-arauak zehazten ditu. Oinarrian, hitzak bi azentu, hasierako eta amaierako silabetan. Bakaikuko azentu-eredu honek bat egingo luke Burunda-Sakanan, Larraunen, Basaburuan, Imotzen eta Gulibarren aztertu dituenekin.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Sailkapena: Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa
Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa gehiago
Atsotitzen baratzean Herri-literaturan errefrau-jorran
Arejita, Adolfo
18€
Bakaikuko Ispiluan I Euskaratik euskaztelera. Elebitasunaren gezurra
Ondarra Erdozia, Jesus
15€
Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak
Martin Etxebeste, Jon
16€
Esanetik idatzira III Gramatika-estiloen oreka bila
Arejita, Adolfo
25€
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko esku-hartzea hezkuntza komunitatean:EKU PROGRAMA
Perez Lizarralde, Karmele
8€