Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak

Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak

Martin Etxebeste, Jon / Laita Pallares, Paula

16€

  • Argitaletxea: Euskaltzaindia
  • Kokapena azokan: Barrenkale 024

Deskripzioa

Liburuak Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna aztertzen du. Eskualde euskaldun honetako migratzaile gazteek euskararekiko dituzten per­tzepzioak jaso ditu eta hizkuntzarekiko dituzten jarrerak bildu. Galdetegiak eta eztabaida taldeak erabili dira datuak jasotzeko. Euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeaz gain, hizkuntzaren inguruko bizipenak, motibazioak, beharrak eta oztopoak ere zerrendatu dira.
Emaitzek erakusten dute euskarak balio identitario, sozial eta praktikoa duela. Migratzaile askok hizkuntza integraziorako eta lanerako tresna gisa ikusten dute, baina ikasteko zailtasunak, praktikatzeko aukera urria eta baliabide falta aipatu dituzte. Ikastetxeek, euskaltegiek, aisialdiko jarduerek eta harreman-sareek funtsezko zeregina dute euskalduntzean.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-991065-9-6
  • Bilduma: Jagon 26
  • Sailkapena: Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa