Erroman Dornaku Olaetxea Bizitza eta lana

Erroman Dornaku Olaetxea Bizitza eta lana

Lakasta, Mikel / Martiarena Otxotorena, Iñaki "Mattin"

16€

  • Argitaletxea: Euskaltzaindia
  • Kokapena azokan: Barrenkale 024

Deskripzioa

Esku artean duzun liburua, irakurle, hiru ataletan harilkatzen da.Lehenbizikoan, Erroman Dornaku Olaetxearen bizitzaren ibilbidea ezagutzeko parada izanen duzu, bizi izan zen garaian eta testuinguru sozialean kokaturik. Izan ere, haren lana ezin da ulertu haren bizitzatik bereizi gabe, bata bestearen isla eta ondorio izan baitziren.Bigarren atalak, berriz, merezi bezain ezaguna izan ez den beratarraren historia dakar komikiaren hizkuntzara ekarria. Haren bizipenak, barne-mundua eta errealitatea ulertzeko modua irudien eta hitzen bidez jorratu dira, irakurlea haren unibertsoan barrena gidatuz.Azkenik, hiztegigile, gramatikari, itzultzaile eta idazle gisa utzi zigun euskarazko ondare aberats, oparo eta zabalaren lagin hautatua aurkituko duzu. Euskal letrei egin zien ekarpen bikainaren erakusgarri, haren lanaren balioa eta iraunkortasuna agerian uzten duen hautaketa da.


Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-991799-1-0
  • Bilduma: Jagon 27
  • Literatura : Biografiak eta saiakera