Ohiko galderak

Hemen Durangoko Azokari buruzko ohiko galderak eta haien erantzunak aurkituko dituzu.

Zein da Durangoko Azokako ordutegia?

Goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00ak arte. Azken egunean, baina, 18:00etan itxiko da.


Nolakoa da azokarako sarbidea?

Azokara eta antolatzen diren ekintzetara sarbidea doakoa da, gauetako kontzertuetan ezik. Salbuespenezko kasu berezietan, izen-ematea edo lekuen erreserba aktibatzen da, beti ere aldez aurretik iragarrita.  


Txakurrik sartu daiteke azokan?

Ez. Landako Gunean animaliak ez daude baimenduta. Azpiegiturak berak duen araudian jasota dago debekua.


Zein da egitaraua eta non egiten dira ekintzak?

Egitarau osoa webgunean eskura egoten da, aurkezten denetik aurrera. Kultura adierazpenen araberako espazioak egokitzen dira Landako Gunean, inguruetan eta Durangon zehar. 

 

Elkartegia, Plateruena, Zugaza zinema, San Agustin Kultur Gunea, Arte eta Historia Museoa, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Bixenta Mogel herri biblioteka izaten dira kokagune nagusiak. 


Ze zerbitzu EZ dituzu azoka barruan aurkituko?

Kutxaizaina, kafetegia edota kontsigna. 


Ba al dago azokako informazioa eskuratzeko puntu fisikorik?

Bai. Informazio puntu nagusia azoka barruan egoten da, normalean Landako Gunearen erdigunean.

Bestalde, azoka aurretik eta ostetik, Gerediaga Elkartearen egoitza da informazio gunea. Info: gerediaga@gerediaga.eus / 94 681 80 66


Lehen egunean azoka publiko orokorrera irekita dago?

Bai. Ikasle Goiza antolatzen dugu, tailer eta ekintza ezberdinekin. Baina, Landako Gunera sarbidea librea da (10:30etik 20:00etara).


Ze argitalpen mota aurkitu ditzaket?

Euskarazko lanak, euskaratik itzulitakoak edo euskal gaiekin zerikusia duten argitalpenenak. 

Liburuak, diskoak, aldizkariak, agendak, egutegiak, jolasak, …


Egileak sinatzen egoten dira?

Bai, sinaduren data, ordua eta kokalekua azokako webgunean argitaratzen da. Ohikoena da egileak liburua salgai izaten den erakusmahaian sinatzen egotea eurak aukeratutako egun eta ordutegian.


Nola hurbildu naiteke azokara?

Antolakuntzaren gomendioa garraio publikoa erabiltzea da. Hala ere, autobus bereziak izaten dira Landako Gunera hurbiltzeko, Iurretako autopista irteera ondoko industriagunetik, 20 minutuko joan-etorrian, azoka zabalik egoten den egunetan.


Azokakoaz gainera, Durangon izaten da beste kultur eskaintzarik?

Bai. Artisauen azokak, erakusketak eta kultur elkarte ezberdinek antolatzen dituzten ekintzak ere izaten dira urtero. Egitarau osoa argitaratzean, bertan izaten dira xehetasunak eta kokalekuak.