Ohiko galderak

Hemen Durangoko Azokari buruzko ohiko galderak eta haien erantzunak aurkituko dituzu.

Nork parte hartu dezake stand batekin Azokan?

Durangoko Azoka (Bizkaia) urtero egiten den azoka da, euskarazko edo euskal gaiak jorratzen dituzten liburu, aldizkari, disko eta multimedia euskarrietan argitaratutako lanen erakusketa eta salmenta sustatzeko. Azokak daukan araudia onartu egin behar du parte hartu nahi duenak.

 

Durangoko Azokan parte hartzeko aukera ezberdinak aurreikusita daude:

  • - Norbere erakusmahaia/k
  • - Autoekoizleen erakusmahai partekatua
  • - Durangaldeko argitalpenen erakusmahaia

 

Erakusmahaiek eta parte hartze mota bakoitzak prezio ezberdinak dituzte, behin “partaide” modura erregistratzean kontsultagarri dagoen informazioa da. 

 

Parte hartzeko lehenengo pausua partaide moduan erregistratzea da. Webgune honetako Intraneta ataletik egin behar da erregistroa.

 

 


Zein da azokako stand baten prezioa?

Prezioak stand motaren araberakoak dira eta standari jarri nahi zaizkion osagarrien araberakoa, edo azokan parte hartzeko aukeraren araberakoa.

 

Prezioak azoka osorako alokairuari dagozkio eta alokairuarekin batera partaideek jasotzen dituzten zerbitzuak.

  • Stand arrunta (2 metro zabal): 998€ (BEZ barne)
  • Stan erdia (1 metro zabal): 550€ (BEZ barne)
  • Autoekoizleen erakusmahai partekatua: 150€ (BEZ barne)

 

Durangaldeko argitalpenak: Doan

 

Informazioa osoa Intranetean aurkituko duzu.


Stand bateko alokairua ordaindu barik parte hartu dezaket?

Sortzailea baldin bazara, azokan parte hartzen duen enpresa banatzaile baten bidez parte hartu dezakezu.


Nola erregistratu daiteke partaide moduan?

Webgunearen goikoaldean « Intraneta» loturako pausoak jarraituta.

 

Bideotutorial honetan azaltzen dizkizugu pausuak: 

https://youtu.be/1-ChWCNetxU


Landako Gunetik kanpora salmenta postua jartzeko zer egin behar da?

Durangoko Udalari dagokio Landako Gunetik kanpo izaten diren postu eta azpiegituren baimenak ematea. Horretarako, eskaera berari bideratu behar zaio.


Nire sormen lana aurkezteko zer egin behar dut?

Durangoko Azokako egitaraurako epea zabaltzen denean proposamena bidaltzea (azokako webgunean formulario ezberdinak aktibatzen dira). Gune ezberdinak daude horretarako, aurkezpen motaren eta kultur diziplinen arabera.

 

Jasotzen diren proposamenen aukeraketa egiteko, gune guztietarako irizpide bateratuak adostuta daude. IKUSI


Egitarauko ekitaldiak antolakuntzak ordaintzen ditu?

Durangoko Azokak sortzaileei euren lan berria erakusteko aukera ematen die, urteko euskarazko ekoizpenaren erakusleiho baita. Orokorrean ez da diruordainik eskaintzen, baina diziplina batzuetan bidaia-gastu batzuk ordaintzen dira.

 

Antolakuntzatik azoka barruko ekitaldi zehatzetarako enkarguzko kontratazioak bideratzen direnean, sortzaileekin katxeta adosten da.


Programatzaileekin antolatzen den topaketan parte hartu nahi dut

DA! PRO izena dauka egitasmoak. Sortzaileak eta programatzaileak aurrez aurre elkar ezagutzeko topaketa da. Izen-ematea bientzat aktibatzen da webgunean. Izena emateko epeak ezberdinak izaten dira sortzailea izan edo programtzailea. Baina, bi kasuetan doakoa da parte hartzea.

 

Sortzaileen kasuan, aukeraketa bat egiten da eta bi sortzaile motari zuzendutako topaketak antolatzen dira: haurrentzako ikuskizunak eta musika.

 

Programatzaileen kasuan, izena ematen duten guztientzat izaten da tokia.

 


Saltoki moduan zelan parte hartu dezaket?

Zu Non Han DA! egitasmoan parte hartzeko, azokako webgunean iraila-urria bitartean galdetegi bat izaten da saltoki moduan izena emateko. Doakoa da. Galdetegia bete eta antolakuntza zurekin harremanetan ipiniko da.


Zer baldintza bete behar ditut saltokiak?

Durangoko Azokan nobedade izango diren argitalpenen lagin bat saltokian erakusgai eta salgai jartzeko konpromisoa hartzea da baldintza bakarra.


Zelan egiten da laginaren aukeraketa?

Durangoko Azokak prestatzen du lagina azokan nobedade diren argitalpenak eta argitaletxeak kontuan hartuta. Saltokiek lagina ELKAR Banaketak bidez jasoko dute.


Laginetik aparte beste materialik jasotzen dute saltokiek?

Bai. Kanpainaren bereizgarria den kartela, saltokiaren atarian edo leku ikusgarrian jartzeko. Orri-markatzaileak ere bai, erosleen artean banatzeko.


Noiz arte irauten du kanpainak?

Durangoko Azokaren aurretik hasi eta gabonetako kanpaina amaitu bitartean.


Liburu aurkezpenak nork antolatzen ditu?

Ekimenean izena ematen duten saltokiek aukera dute azokako antolakuntzak kudeatutako liburu aurkezpenak eskaintzeko. Ekimenean izena ematen denean adierazi behar da aurkezpenetarako lekua eta interesa duela saltokiak.


Aukeratu dezake saltokiak zein libururen aurkezpena nahi duen?

Durangoko Azokako euskara hutsezko nobedadeak izaten dira aurkezpenetan. Lehenengo aurkezpenetarako liburuen zerrenda osatzen da, azokako argitaletxe partaideek euren interesen arabera bete behar duten galdetegi bidez. Gero, antolakuntzatik batzuen eta besteen interesak bateratzen saiatzen gara.


Zein da saltokien konpromisoa aurkezpenetan?

Norbere komunitatea aktibatzea. 

 

Antolakuntzatik jasoko duen kartelaren zabalkundea egitea (dituen sare-sozialen bidez, bezeroekiko komunikazio kanaletik, aurkezpeneren kartela inprimatu eta herrian, auzoan, dendaren atarian zabalduz).

Saltokia egokitzea eta aurkezpenerako beharrezko azpiegitura jartzea.

 

Aurkezpen egunean sortzaileei harrera egitea.


Antolakuntzak zer egingo du aurkezpenak iragartzeko?

Azokako komunikazio taldetik kanpaina guztiari dagokion publizitate kanpaina bideratuko da, eta tokian tokiko euskarazko komunikabideek izango dute lehentasuna.

 

Azokako komunikazio kanaletatik iragarriko dira lekuan lekuko aurkezpenak eta lekuan lekuko komunikabideetara aurkezpenari buruzko informazioa bidaliko da (prentsa oharra, argazkiak...).


Noiz izaten da ikastetxeentzat eta ikasleentzat azoka?

Durangoko Azokaren lehen egunean izatea da ohikoena. Webgunean Ikasle Goiza atalean izango duzu informazioa eskura.


Ikasle Goizean parte hartzeko izena eman behar da?

Durangoko Azokara etorri eta bisitatzeko ez, baina antolatzen diren tailer eta ekintzetan parte hartzeko bai.


Ikastetxeetarako antolatzen diren tailerretan zelan parte hartu dezaket?

Webgunean izena emateko epealdia zabaltzen da irailaren erdialdera eta formularioa bete behar da. LHtik Batxilergora arteko eskaintza izaten da aukeran. Izena ematea doakoa da.

 

Eskari guztiak erantzuteko beste eskaintza ez da izaten. Horregatik, lekuen esleipena egiten du antolakuntzak.


Ikasgela oso batek edo maila bereko ikasle talde guztiek parte hartu dezakete ekintza berdinean?

Tailerrek eta ekintzek leku muga izaten dute. Salbuespenak izaten badira ere, gehienez, 25 ikasleko taldeetan eman behar da izena.


Ikastetxeek parte hartzeko beste ekintzarik izaten da?

Durangoko Azokari buruzko ikas-materiala landu daiteke ikastetxeetan. Horren barruan, unitate bat erronkei loturikoa da. Batetik, mikroipuinak sortzeko erronka egongo da eta, bestetik, PortaDA! lehiaketa. Kasu honetan, euskarazko liburu eta diskoen azalak egokitzea da erronka. Lanak azoka aurretik bidali behar izaten dira. Saria, ikastetxearentzat izaten da: “Musikariak ikastetxeetan” egitasmoko sortzaile baten bisita eta saioa.


Irakasleentzat izaten da ekintzarik?

Ikasle Goizeko ekintzetan saio bat edo bi irakasleei zuzendutakoak izaten dira. Kasu horretan ere izena emateko galdetegia bete behar da.


Durangoko Azoka nola lagundu dezaket?

Norbere enpresa, erakunde edo ekitaldia iragartzeko aukera badago, Landakoguneko fatxadan biniloak kontratatzeko eskaria bideratuz.

 

Durangoko Azokaren babesle edo laguntzaile modura norbere marka agertzeko aukera ezberdinak eta pertsonalizatuak ere aztertzeko aukera izaten da.